GREBA GARRAIOAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako

Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.
Arcelor Mittal Olaberria (Gipuzkoa). EITBren bideo batetik ateratako argazkia
Arcelor Mittal Olaberria (Gipuzkoa). EITBren bideo batetik ateratako argazkia

Arcelor Mittal Bergarak (Gipuzkoa) bere jarduera eten du astearte honetan, garraiolarien grebaren ondorioz ez direlako Olaberriako lantegitik produktuak iristen, eta ezin delako ekoizpenaren banaketa egin. Konpainiak Euskadin dituen lantegietan arazoak geroz eta handiagoak dira bai garraiolarien geldialdiagatik, baita energiaren kostu handiengatik ere.

Enpresako iturrien arabera, alde guztietan ari dira arazoak sortzen, eta konponbiderik ezean, lantegia ixtea erabaki dute. Oraingoz, Olaberriako lantegiak "aldizka" jarraitzen du lanean, baina hornidura- eta bidalketa-arazoak ditu dagoeneko, eta, beraz, ez dakite "zenbat egun iraun ahal izango dituen eten barik".

Gaur bertan, Adegi Gipuzkoako patronalak ohartarazi du Gipuzkoako enpresen % 22k astebete baino gutxiagoan beren jarduera gelditu beharko dutela, garraiolarien grebak jarraitzen badu.

Etxebarriko lantegiari dagokionez, "ondo ari dira lanean, zailtasun handirik gabe", baina "hasi dira arazo gutxi batzuk sortzen". Altzairuzko bobina falta dago eta lerroren bat geldituta. Halaber, Basauriko banaketa-zentroak ere arazoak ditu materiala banatzeko.

Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X