EAEko urte arteko industri jarduera ia % 11 hazi zen otsailean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri produkzioa 2021eko hilabete berean baino % 10,9 handiagoa izan da, lan-egutegiko termino homogeneoetan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak landutako datuen arabera.
Industri produkzioaren indizeak otsailean izan duen urtetik urterako bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan, igoera % 14,8ra iritsi da, Bizkaian % 9,4ra, eta Araban, berriz, % 7,1era.
Urtaroen eragina zuzendu ondoren, 2022ko otsaila aurreko hilabetearekin alderatuz gero, EAEko industri produkzioak % 0,7ko igoera izan du. 2022ko lehen bi hilabeteen metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 9,2ko hazkunde metatua izan du.
2022ko otsaileko indizeak 2021eko otsailekoarekin alderatuta izan duen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan.
Ekipo-ondasunek (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aireontzi eta itsasontzien eraikuntza barnean hartuta) % 19,6ko igoera izan dute aurreko urteko otsailarekin alderatuta, eta Energiak, berriz, % 11,9ko igoera. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioaren fintzea sartzen dira.
Kontsumo-ondasunek % 12,1eko igoera izan dute oro har. Zehazki, igoera hori % 13,4ra iritsi da Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen kasuan, eta % 7,3ra Kontsumo iraunkorreko ondasunen kasuan.
Bitarteko ondasunen kasuan (metalurgia-jarduerak, produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa), % 5,0ko igoera izan da urtetik urtera.
Desagregazio handiagoko maila batean, EAEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean 2022ko otsailean urtetik urterako igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makineria eta ekipoa (% 23,4ko igoera), Garraio-materiala (% 17,0ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,8ko igoera). Bestalde, produkzioan behera egin duen sektore bakarra Zura, papera eta arte grafikoak izenekoa izan da, eta % 0,6ko beherakada izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.