Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ribera ministroak, Araban frackinga erabiltzeaz: "Ez da berehalako irtenbidea, ezta bideragarria ere"

Energia eolikoa hizpide, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak uste du euren eremuetan haize-errotak jartzen dituzten herritarrek eta udalek "onura" jaso beharko luketela.
Teresa Ribera. Imagen obtenida de un vídeo de EITB Media.
18:00 - 20:00
Teresa Riberak onartu du Europar Batasunak zailtasunak dituela Errusiako gasa alde batera uzteko

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro eta presidenteorde hirugarrenak baztertu egin du Araban lurpetik frackingaren bidez gasa ateratzeko aukera. Horren hitzetan, "ez da berehalako irtenbidea, ezta bideragarria ere, ez epe ertainean ezta epe luzean ere".

"Luzaroan aztertu da Araba zenbat gas dagoen, eta, protestak gorabehera, ez dirudi ekonomikoki erakargarria denik", nabarmendu du ministroak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Ribera EAEn da gaur, Barakaldoko BECen gaur egitekoa den 'Windeurope Annual Event 2022' jardunaldietan parte hartuko baitu.

Energia eolikoa ahotan hartuta, Riberaren ustez, "bada orain arte nahikoa landu ez den aldagai bat, aldagai sozioekonomikoa", eta hori indartu behar dela azpimarratu du. Horren ustez, herritarrek eta udalek euren eremuetan jartzen diren haize-erroten "onura" jaso beharko lukete, nolabaiteko "itzulera izan behar dute" azpiegitura horiek.

Bestalde, Europako herrialde batzuek Errusiako gasarekiko duten "menpekotasun handia" aipatu du Riberak, eta Europar Batasunak hori murrizteko zailtasunak dituela azpimarratu du. "Errusiako gas hori erosten jarraitzen dugula azaltzea oso zaila da, inbasioa finantzatzen ari garelako", onartu du.

Butxatik (Ukraina) heldutako irudiak "ikaragarriak eta beldurgarriak" direla esan du, eta "tentsio morala" sorrarazten dutela aitortu, Errusiako gasa erosten jarraituta "inbasioa ekonomikoki bizirik" mantentzen delako. Horren aurrean, Europak "batuta erantzuten jarraitu behar du", horren hitzetan, eta "lehenbailehen alternatibak bilatu".

Azkenik, Europako Batzordeak gasaren prezioa megawatt-orduko gehienez 30 euro ordaintzeko proposamenari "erantzun positiboa" emango diolakoan dago Ribera. "Neurri konplexua da, ahalik eta ondorio txikienak izan ditzan teknikoki hobetu beharrekoa", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X