Gasolina eta gasolioa berriz merkatu dira, Espainiako Gobernuak deskontua ezarri ostean
Gasolinaren eta gasolioaren prezioak berriro jaitsi dira elkarren segidako bigarren astez, % 1,4an eta % 2an, hain zuzen, Espainiako Gobernuak onartutako gutxieneko 20 zentimoko erregai litroko hobaria dela eta, gasolindegietan ordaintzean aplikatzen dena.
Urte hasieratik 11 astetan zehar luzatutako goranzko joeraren ostean (2012tik indarrean zeuden maximo historikoak gainditu ziren orduan) erregaiek arnasaldia eman badute ere, uneko prezioek aurreko urtetakoek baino askoz handiagoak izaten jarraitzen dute. Hala, aurtengo Aste Santua inoizko garestiena izango litzateke.
Ostegun honetan Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariak igorritako datuen arabera (apirilaren 5etik 11rako bataz besteko prezioa jaso dute bertan, 11.400 gasolindegiako datuekin), gasolina litroaren bataz besteko prezioa 1,59 eurokoa da Espainian. Gasolioarena, berriz, 1,613 eurokoa.
Beheraldi berri honen ostean, gasolioaren prezioak hirugarren astez gainditu du gasolinarena, Aste Santu betean. Duela hiru asteko markaren azpitik dago, % 10,3an, eta gasolinarena duela hilabeteko gehienezko prezioaren % 14 azpitik dago.
Hala ere, erregaien prezioari Gobernuak onartutako deskontua aplikatu ezean, gasolinak 1,79 euroko bataz besteko prezioa joko luke, eta 1,813 eurokoa gasolioak. Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko plan nazionalaren testuinguruan onartu dituzte neurriok.
Balore horiek historiako laugarren preziorik altuena lirateke gasolinaren kasuan, eta hirugarrena gasolioari dagokionez.
Gasolinaren eta gasolioaren prezioa herritarrengan izaten ari diren eragina leuntzeko, Espainiako Gobernuak gutxieneko 20 zentimoko erregai litroko hobaria onartu du berriki kontsumitzaile guztientzat. Horien artean, Estatua arduratuko da 15 zentimoz, eta petrolio-konpainiak, 5eko gutxienekoaz.
Uneko prezioekin, 55 litroko gasolina tanga betetzeak 87 euroko prezioa du, eta 89 eurokoa, gasolioarekin. Hala, 2021 hasieran baino 22 euro gehiago ordaindu behar dira orain gasolina erabiltzekotan, eta 30 euro gehiago, gasolioa aukeratuz gero.
Bi erregaien igoerak, beraz, gasolinaren % 36ko igoera eragin du 2021eko urtarriletik, eta gasolioaren % 54ko igoera.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.