Energia krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarra % 22 merkatuko da larunbatean, eta Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino prezio baxuagoan egongo da

Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
Argindar azpiegitura. Argazkia: Efe
Argindar azpiegitura. Argazkia: Efe

Argindarraren handizkako merkatuko prezioa megawatt orduko 153,85 eurora jaitsiko da bihar, apirilak 16, % 22ko beherakadari esker. Ukrainaren inbasioa hasi zenetik argindarrak izango duen prezio merkeena izango da.

Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.

Merkatzea nabarmena bada ere, iazkoaren aldean, ia hirukoitza ordaintzen da gaur egun, duela 12 hilabete megawatt orduko 68,93 euro ordaintzen baitzen. Hala ere, otsailaren 24an Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino % 25 merkeago egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X