Behin behineko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 8,4an kokatu da apirilean, beherakada txiki baten ostean

Argindarraren eta erregaien prezioen jaitsierak eragin du beherakada txikia, % 0,1ekoa, aurreko hilabetearekin alderatuta. Halere, elikagaien prezioak gora egin du iazko hilabete berarekin erkatuta.
Maiatzaren 13an argitaratuko du INEk apirileko behin betiko datua
Maiatzaren 13an argitaratuko du INEk apirileko behin betiko datua. Argazkia: Pixabay

Kontsumo Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren adierazleak % 0,1 egin du behera apirilean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urtetik urterako tasa % 1,4 murriztu da, % 8,4an kokatuta, argindarraren eta erregaien prezioen beherakadagatik, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) gaur plazaratutako datuen arabera.

Bi hilabetez jarraian gora egin ostean behera egin duen lehen hilabetea da. Martxoak % 9,8an kokatu zen indizea, ia 37 urtetan izandako tasarik altuenean.

INEren arabera, argindarraren eta erregaien prezioek beherakadak eragin dute urtetik urterako tasaren % 8,4ko jaitsiera. Aldiz, elikagaien salneurria iazko hilabete berean baino altuagoa da.

Aurreratutako datuotan, INEk azpiko inflazioaren (energia produktu eta prozesatutako elikagaiak kontuan hartu barik) estimazioa jaso du. Adierazle hori puntu bat igo zen apirilean, % 4,4an kokatuta, 1995eko baliorik altuena. Hala, azpiko inflazioa KPI orokorra baino lau puntu beherago geratu da.

Hilabeteko tasari dagokionez, aipatu bezala, KPIa % 0,1 jaitsi zen, martxoko datuekin alderatuta, bi hilabetez jarraian gora egiten egon ostean.

2022ko laugarren hilabetean, urtetik urterako KPI orekatua % 8,3an kokatu zen, martxoan baino puntu t'erdi beherago.

Bestalde, KPI orekatuaren adierazleak % 0,2 egin du atzera aurreko hilabetearekin alderatuta.

INEk maiatzaren 13an argitaratuko ditu apirileko behin betiko datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X