% 8,3ko inflazioa izan da apirilean
Apirileko urte arteko inflazioa % 8,3koa izan da Estatuan, martxoan baino puntu eta erdi txikiagoa, Espainiako Estatistikako Institutuaren datuen arabera. Beste behin ere, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak dira inflazio handian eragin handiena izan duten produktuak.
Urte arteko inflazioa Espainiakoa baino puntu erdi txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan (% 7,8), eta bost puntu handiagoa Nafarroako Foru Erkidegoan (% 8,7). Bi erkidegoetan puntu bat baino gehiago jaitsi da martxoarekin alderatuta.
Azpiko inflazio tasa (orokorragoa baino zehatzagoa, energia kontuan hartzen ez duelako), ordea, % 4,4ra igo da.
Estatistika Institutuak azaldu duenez, urte arteko tasaren jaitsieran eragina izan duten prezioak honakoak dira: etxebizitza, elektrizitatearen jaitsieraren ondorioz (2021eko apirilean igoera izan zuen), eta garraioa, erregaien prezioen jaitsieraren ondorioz, iaz egonkor mantendu ziren eta.
Beste aldean, inflazio handian eragin handiena izan duten taldeak izan dira elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (horien prezioa % 3,4 igo da azken urtean), jantziak eta oinetakoak, hotelak eta jatetxeak, eta aisia eta kultura.
Hileko aldeari dagokionez, prezioek % 0,2 egin dute behera martxotik hona, lehen aldiz urtarriletik, Estatistika Institutuak azaldu duenez, elektrizitatearen prezioen jaitsieraren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.