lan gatazkak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Aldundiko eraikinetako garbitzaileek greba mugagabea abiatuko dute astelehen honetan

Negoziatzen ari diren hitzarmenean "KPIaren igoera bermatzeko" eskatu dute Eulen enpresako langileek.
"Hitzarmen kolektiboan erosteko ahalmenik ez galtzea bermatzeko" eskatu dute. Argazkia: Freepik
"Hitzarmen kolektiboan erosteko ahalmenik ez galtzea bermatzeko" eskatu dute. Argazkia: Freepik

Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikin eta lokalak garbitzen dituzten Eulen enpresako langileek greba mugagabea abiatuko dute astelehenean, negoziatzen ari diren hitzarmenean "KPIaren igoera bermatzeko".

Garbiketako langile azpikontratatuek 19 greba egun egin dituzte unera arte, "hitzarmen kolektiboan erosteko ahalmenik ez galtzea bermatzeko".

ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dutenez, urtebeteko negoziaketen ostean, Eulenek soldaten izoztea proposatu du 2021erako, % 1,5eko igoera 2022rako eta % 1,75koa, 2023rako. Ohartarazi dutenez, "KPIarekiko loturarik gabeko soldata proposamenak egiteaz gain, soldatak izoztu nahi ditu 2021rako, pandemia urtea izanik, garbiketa inoiz baino funtsezkoago eta oinarrizkoago izan delarik".

Langileen ordezkariek kritikatu dutenez, "administrazio publikoarentzat eta enpresa pribatuarentzat", langile horiek "zerbitzu minimoak dekretatzeko bakarrik dira oinarrizkoak".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X