Kriptomonetak kontutik ateratzea behin-behinean galarazi dute bi plataformek
Kriptodiruarekin negozioak egiteko Binance plataformak jakinarazi du bitcoin monetak kontutik ateratzeko aukera behin-behinean bertan behera utzi duela "diru-sorta baten transakzioak eragin duen trabaren ondorioz".
Changpeng Zhao Binance konpainiaren sortzaile eta kontseilari-delegatuak Twitterren adierazi zuen arazoa 30 minutuan konponduko zutela, baina handik gutxira onartu zuen "espero baino denbora gehiago" beharko dutela dena bere onera bueltatzeko.
Aurrez, Celsius Network plataformak iragarri du kriptomonetak kontutik ateratzeko aukera baliogabetzea erabaki duela "merkatuaren muturreko baldintzen ondorioz". Halaber, zehaztu du salerosketak eta transferentziak egiteko aukera ere blokeatu duela.
"Erabaki hori hartu dugu, Celsiusen egoerak hobera egin dezan eta bere betebeharrak bete ditzan", adierazi du plataformak ohar batean.
Kriptomoneten negozioa urtzen ari da azken asteetan. Duela gutxi, Terra eta Luna moneta digitalek izan zuten beherakada, eta, gaur, aipatu bi plataformek egindako iragarpenarekin, bitcoin diruaren kotizazioa % 13 murriztu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan