Jarraipen zabala izan du metalgintzako grebaren bigarren egunak Bizkaian eta Araban, sindikatuen arabera
Ostegun honetan Bizkaiko eta Arabako metalgintzaren sektorean deitutako grebek jarraipen "oso zabala" izan dute bi lurraldeetan, deitzaileen arabera, baina patronalek % 29ra eta % 8ra jaitsi dute eragina Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren.
Bizkaian grebaren jarraipena ekainaren 23an baino "are arrakastatsuagoa" izan dela azaldu dute sindikatuek, orduan % 80-85ekoa izan baitzen. ELAren arabera, Petronor, Sestaoko PCB, Cie taldeko egoitzak, Gestamp Bizkaia, Productos Tubulares eta Arteche bezalako enpresa handiek grebaren eragina nabaritu dute.
Manifestazioak egin dituzte Ezkerraldean eta Durangaldean, Sestaotik Santurtzira eta Iurretatik Durangora, hurrenez hurren.
Sestaoko manifestazioa hasi baino lehen, Mikel Etxebarria ELAko Industria arduradunak FVEM patronalaren jarrera "arduragabetzat" jo du.
Patronalak, baina, grebaren eragina % 29koa izan dela adierazi du, eta egoera konpontze aldera akordioa lortzeko borondatea azaldu du. Hala, proposamena malgutzeko eskatu die sindikatuei, "enpresek beren jarduera garatzeko duten errealitate konplexua kontuan hartuta".
Goizean goizetik grebalarien piketeak ibili dira Bizkaiko hainbat herritan, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta erresistentzia larria egotzita. Halaber, hainbat edukiontzi ere erre dituzte, Segurtasun Sailaren arabera.
Iurretako industrialdean izandako pikete eta atxiloketaren harira, Etxebarriak adierazi duenez, "nolanahi ere, jarraipen masiboa izaten ari da, eta grebaren emaitza oso ona da, langile asko piketeetan, jokabide guztiz normalarekin, eta manifestazio jendetsuak".
LAB sindikatuak, ostera, Ertzaintzaren "basakeria" kritikatu du ohar batean. Sindikatu abertzalearen ahotan, Ertzaintzak Durangoko Arriandi industrialdean "kargatu du, langile talde bat gosaltzen ari zela, horietako bat atxilotuz".
"Enpresak hutsik daudelako mendekua" izan daitekeela uste du sindikatuak. Hala ere, "nahiz eta greba desitxuratzen saiatu, arrakasta erabatekoa izan da", azpimarratu du.
Araban, grebaren jarraipena % 8,16koa izan dela esan du patronalak, sindikatuek, aldiz, "oso zabala" izan dela esan dute, nahiz eta ez duten zenbaki zehatzik eman. Milaka pertsonak Gasteizen egin den manifestazioan parte hartu dute eta Arabako hiriburuko Mercedes lantegiko langileek ere bat egin dute martxarekin.
Ioritz Iglesias ELAko metalgintza sektoreko bozeramaileak esan du gaurko eguna "inflexio-puntua" dela, metaleko langileak "gero eta gehiago" mobilizatzen ari direlako. Gainera, SEA patronalari ohartarazi dio uztailaren 8rako deitutako hurrengo negoziazio-bileran "zerbait txukuna" aurkeztu ezean, "gehiagora" joko dutela irailetik aurrera mobilizazioek.
LABek azpimarratu duenez, "lurraldeko enpresa garrantzitsu batzuen ekoizpena gelditu dute", besteak beste, SDAFactory, Alestis, Inauxa, Jez, Tubacex edo Condesa.
"Arduragabekeria eta harrokeria alde batera uzteko", eskatu dio LABek SEA patronalari agiri batean. "Sektoreak zein langileek behar dituzten edukiak negoziazio mahaira eramatea eskatzeko, gaur batu diren milaka langileen ahotsa entzuteko", esan dio.
Arabako metalgintza sektorean, irailerako beste hiru greba egun deituta daudela gogorarazi ondoren, "datozen asteetan patronalak negoziazio borondaterik agertzen ez baldin badu, mobilizazio eta lanuzte dinamikak jarraituko du", ohartarazi du sindikatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.