Parte-hartze handia Gasteizko Mercedes-Benzen, lan hitzarmenaren aurreakordioaren bozketan
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko beharginak gauerdian hasi dira telematikoki (% 10ek erregistratu dute beren burua bozketa mota horretan) lan hitzarmenaren inguruko aurreakordioa bozkatzen, eta gainerakoek aurrez aurre egingo dute euren txandaren araberako ordutegian (goizekoek 10:15ean abiatu dute bozketa, eta gaueko txandakoek 02:15era arte izango dute) lantegian paratu dituzten 22 boto-kutxetan. Parte-hartzea handia izaten ari da.
Langileek bi aukeren artean—"akordioa bai" eta "akordioa ez"— egingo dute hautua, CCOO, UGT, Ekintza eta PIM (gehiengoa dute) sindikatuek eta zuzendaritzak joan den astean lortutako aurreakordioa babestu ala ez ebazteko.
Zatiketa sindikalaren (ELAk, LABek eta ESK-k ez zuten agiria sinatu) eta orain arte egindako bederatzi greben testuinguruan egiten ari dira erreferenduma. Lanuzteek babes zabala izan dute, eta ekoizpena etenda egon da Arabako lantegian.
Itunaren sindikatu sinatzaileen hitzetan, "datozen hamarkadetarako lana bermatzen duen akordioa da, oso inbertsio garrantzitsuekin eta 400 kontratu mugagabe baino gehiagorekin". Ildo beretik mintzatu da zuzendaritza ere. Horren ustez, 2021-2026 lan-hitzarmenerako aurreakordioa "langile guztientzako oso akordio ona da". Aurreakordioak soldata-igoera aurreikusten du (% 6koa 2022rako, eta % 2,25ekoa 2023 eta 2026 artean) eta "seigarren gaua" kentzea, besteak beste.
Ohartarazpena ere bota zuen aurrekoan Emilio Titos Mercedeseko zuzendariak: langileek aurreakordioa errefusatuko balute, horrek "lantegiaren hazkundearen amaiera" ekarriko lukeela adierazi zuen. Ostiralean, langileek akordioa babestuko duten itxaropena agertu zuen, "orainaldi indartsu batetik, etorkizuna kolokan dugulako". Gaineratu zuenez, enpresa alemaniarrak ez luke ezetza ulertuko, "beste kultura bat baita".
Horri kontrajarriz, ELA, LAB eta ESK sindikatuek akordioaren kontra egin dute, besteak beste, "soldata igoerak ez doazelako KPIari lotuta eta langileek erosteko ahalmena galtzen dutelako". Hori dela eta, akordioa ez babesteko eskatu diete langileei.
Emaitzak asteartean jakinaraziko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.