Nazioarteko Diru Funtsak okerragotu egin du 2023rako munduko ekonomiaren aurreikuspena
Uztailean egindako kalkuluekin alderatuta, Nazioarteko Diru Funtsak ez du aldaketarik aurreikusten mundu mailako ekonomian, 2022rako; hau da, % 3,2koa izango da hazkundea. 2021ean, aldiz, % 6ko hazkundea izan zuen; hortaz, dezelerazio nabarmena da. 2023rako aurreikuspenei dagokienez, Nazioarteko Diru Funtsak bi hamarren murriztu ditu aurreikuspenak, eta, haren iritziz, nazioarteko BPGk % 2,7 egingo du gora. Horrez gain, Funtsaren ustez, baliteke inflazioak muga jota izatea, eta ondorengo bi urteotan moderatzea.
"Mundu mailako Ikuspegi Ekonomikoa" txostenean (asteartean aurkeztu dute, Washingtonen), Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi du arriskuak oso handiak direla. Gerta liteke moneta politikak gaizki kalkulatzea inflazioa murrizteko bidea, bai eta dolarrak balioa gehiago handitzea, hainbat arrazoirengatik: ekonomia nagusien politiken arteko desadostasuna, mugaz bestaldeko tentsioak, eta energiako eta elikagaietako prezioetan gorabeherak. Faktore horiengatik, baliteke inflazioak oraindik ere gehiago egitea gora.
Hala, egoera ezkorrago batean, petrolioaren prezioak gora eginez, finantza baldintzak zorrotzagoak izanda eta Txinako higiezinen sektorean asaldurak baleude, Nazioarteko Diru Funtsaren kalkulua da mundu mailako jarduera maila 1,5 puntu baxuagoa izan litekeela 2023an, eta 1,6 puntu baxuagoa 2024an, egungo oinarri-lerroarekin bat.
"Arriskuetako balantzeak nabarmen egiten du behera. Urtebete barruko mundu mailako hazkundea % 2tik beherakoa izateko aukera % 25 da, gutxi gorabehera", dio Funtsak. Txostenak jasota duenez, finantzazio baldintzak zorroztuz gero, suspertzen ari diren merkatuetan zorpetzea handiegia izan litezke.
Espainiar Estaturako aurreikuspena
Estatu espainiarrari erreparatuta, Nazioarteko Diru Funtsak kalkulatu du 2023an % 1,2 gora egingo duela, zortzi hamarren gutxiago. Aurten, aldiz, % 4,3 haziko da, uztailean argitaratu zuten baino hiru hamarren gehiago.
Nolanahi ere, Espainiak Europako beste ekonomiak baino gehiago egingo luke gora, bai aurten baita datorren urtean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.