ENERGIA KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energiaren merkatuan esku hartzeko eta prezioen gorakada gelditzeko

Gaur Pragan daude bilduta Europako energia arduradunak, bilera informal batean. Herrialde bakoitzak bere jarrera azalduko du, energia aurrezteko zenbateko ahalegina egiteko prest dagoen zehaztuz.
Kadri Simson Energia komisarioa, gaur Pragan, hainbat herrialdetako arduraradunekin. Argazkia: EFE
Kadri Simson Energia komisarioa, gaur Pragan, hainbat herrialdetako arduraradunekin. Argazkia: EFE

Energiaren merkatuan esku hartu eta prezioaren gorakada geldiarazteko beste neurri sorta bat aurkeztuko du datorren astean Europako Batzordeak. Eskaria murriztea eta gasaren erosketa partekatuak erraztea ere bilatuko dituzte neurriok. Europako Batasuneko kideek, joan den asteko bileran, "lege argiak" eskatu zituzten, energiaren arazoari aurre egiteko.

Pragan dute hitzordua gaur Europako energia arduradun nagusiek, bilera informal batean. Bertara sartu aurretik, Kadri Simson Europako Energia komisarioak "elkarlanerako borondatea" eskatu du. "Oinarri zabal bat adostea" ezinbestekotzat jo du, arazoari irtenbidea emango dion "atea zabaltzeko".  "Argi izan behar dugu guztiok elkarrekin eta batuta egin behar dugula lan", esan du. Gaurko batzarrean, herrialde bakoitzak bere jarrera azalduko du, energia aurrezteko zenbateko ahalegina egiteko prest dagoen zehaztuz. 

Iragarritakoaren arabera, datorren astean aurkeztekoak diren planaren gakoak aurreratuko ditu Simsonek gaur Pragan. Zirriborroan, lau ataletan daude banatuta neurriak, eta bakoitzak helburu jakin bat du: energiaren eskaria murrizteko pizgarriak eskaintzea, gasaren prezioan esku hartzea, EBko estatu kideen artean energia bermatzeko elkartasun neurriak sustatzea eta gasa modu partekatuan erostea ahalbidetzea.

EB osatzen duten herrialde ia guztiak akordiorako prest agertu dira, eta bakoitzak bere ñabardurak mahai gainean jarri baditu ere, orain arteko neurriak onartzeko prestutasuna agertu dute. Hungaria da, oraingoz, desadostasuna agertu duen bakarra, energia bermatuta ez izateko arriskua ikusten duelako neurri berriekin. 

Joan den irailaren 30ean, Europar Batasuneko Energia ministroek lehen akordio politikoa itxi zuten, EBko merkatu elektrikoan esku hartzeko larrialdietako neurrien gainean. Hala, besteak beste, eskari elektrikoa puntako orduetan % 5 murriztea adostu zuten eta erregai fosiletako enpresei tasa bat ezartzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X