IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, iraileko KPIa eta Urkullu-Escriva batzarra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera bat.
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera: Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak biltzen dituen foroa gaur bilduko da Gasteizen. Ogasunek aurtengorako dituzten diru bilketaren zenbatekoa zehaztuko dute, eta 2023rako aurreikuspenak finkatu. 

Iraileko KPIa: Espainiako Estatistika Institutuak (INE) irailari dagokion kontsumorako prezioen behin betiko indizea jakinarazi du. KPI aurreratua hilabete amaieran ezagutarazi zuten, eta horren arabera, inflazioa % 9an kokatu zen, bigarren hilabetez jarraian jaitsita.

- Lehendakariaren eta Escriva ministroaren arteko bilera: Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa hartuko du Ajuria Enean, buruzagi sozialistak Gasteizera egin behar duten bisita bat baliatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X