IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Guggenheimen 25. urteurrena, greba Frantzian eta Arabako Mahastiak sor-marka

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Guggenheimen 25. urteurrena: Areto guztiak hartzen dituen erakusketa handi bat antolatu du Guggenheim Bilbao Museoak 25. urteurrena ospatzeko, eta gaur aurkeztuko dute: Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte.

- Greba Iparraldean eta Frantzian: Soldaten inguruko protestek gasolindegien hornidura krisi larria eragin dute Frantziako Estatuan, eta gaur, asteartearekin, grebak egingo dituzte sektore askotan.

- Arabako Mahastiak sor-marka: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Arabako Mahastiak jatorri izen berria sortzeko baimena ematen duen agindua kaleratu du gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X