EUSKAL TRENBIDE SAREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk salatu duenez, gerora ETSren kontratu publiko bat lortu zuen enpresaren izena ageri da pleguetan

EH Bilduk Euskal Trenbide Sarearen lizitazio batean irregulartasunak salatzen dituen bigarren aldia da. Hori dela eta, EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Iñaki Arriola Garraio sailburuari Eusko Legebiltzarrean.
Iñaki Arriola Donostialdeko metroaren lanetara egindako bisitan. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Arriola Donostialdeko metroaren lanetara egindako bisitan. Artxiboko argazkia: EFE

EH Bilduk salatu du irregulartasunak antzeman dituela Euskal Trenbide Sarearen (ETS) lizitazio batean, eta, ondorioz, azalpenak eskatuko dizkio Iñaki Arriola Garraio sailburuari Eusko Legebiltzarrean.

Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak Euskadi Irratiari azaldu dionez, gerora ETSren lehiaketa publikoa irabazi zuen enpresaren izena agertzen da pleguetan, alegia, oraindik zein enpresa aurkeztuko diren jakiterik ez dagoenean. "Prozesuaren momentu horretan ezinezkoa da jakitea zer enpresa aurkeztuko diren, lehiaketa irekia delako teorian", gaineratu du.

Koalizio subiranistak Euskal Trenbide Sarearen lizitazio batean irregulartasunak salatzen dituen bigarren aldia da. Aurrekoan, Sener enpresa izan zen onuraduna.

Senerrek irabazitako lehiaketa publikoaren kasuan, Garraio Sailak argudiatu zuen enpresa horren izena zeraman aspaldiko dokumentu bat erabili zela plegua prestatzeko plantilla bezala eta horregatik gertatu zela akatsa. Estarronaren iritziz, kasu honetan argudio horrek ez du balio pleguen izenburuan azaltzen den enpresa ez delako Sener, Sisteplant baizik. 

Iñaki Arriola buru duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak hilabeteko epea du EH Bilduren galderari erantzuteko.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailetik Euskadi Irratiari esan diote dokumentazioa aztertzen ari direla eta oraingoz ez dutela adierazpenik egingo.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X