EAEko BPGa % 1,3 haziko da 2023an, eta Nafarroakoa % 1,2, Laboral Kutxaren aurreikuspenaren arabera
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,3 haziko da 2023an, eta Nafarroakoa % 1,2, Laboral Kutxaren aurreikuspen ekonomikoen arabera. Erakundeak, ostegunean, euskal ekonomiarako 2023ko aurreikuspenen txostena aurkeztu du, eta, Laboral Kutxako Ikerketa Saileko zuzendari Joseba Madariagak zehaztu duenez, inflazioak Hego Euskal Herrian % 4 gora egitea kalkulatu dute, eta langabezia tasak "apur bat egin lezake gora". Hori bai, adierazi du Madariagak, "ziurgabetasun handiak" daude aurreikuspen horien inguruan, kontuan izanik ondorengo hilabeteotan aldaketak egoteko aukera dagoela.
Estatu espainiarrerako, Laboral Kutxak aurreikusita du ekonomian % 0,8ko gorakada egotea. 2022ko itxierari dagokionez, aurreikuspena da Euskadiko BPGa % 4,2 haztea, eta Nafarroakoa, aldiz, % 4,1; Estatu espainiarrean % 5,3 egingo du gora. Txostenak, aurreko txostenarekin alderatuta (udaran argitaratu zuten hori), "nabarmen gorantz" zuzentzen du 2022rako kalkulatutakoa (Euskadirako % 3,6koa zen), eta, aldiz, "nabarmen beherantz" 2023rako aurreikusita (% 2,7ko hazkundea zuten kalkulatuta). Ukrainako gerraren iraupena eta horrek arlo energetikoan dituen ondorioak kokatu ditu azalpen gisa, zuzenketa horiek argudiatzeko, Madariagak.
Halaber, Laboral Kutxak, txostenean, adierazi du euroguneko ekonomiak hamarren bat egingo duela behera 2023an; izan ere, Alemaniako BPGak % 0,7 egin lezake behera, eta Italiakoak % 0,1. Frantziakoak 0,1 egingo du gora. Ekonomia indartsu horietako datuen ondorioz, euroguneko ekonomian beherakada izango da, beraz.
Txostenean, Laboral Kutxak aurreikusten du 2022ko amaierako datuek "dezelerazioa" erakutsiko dutela Euskadiko ekonomiari dagokionez, urteko lehen zatiko datuekin alderatuta; izan ere, azken hiruhilekoan hazkundea % 0,1ekoa izango da, eta, hala, EAEko BPGa 2019ko amaierako datuetatik oso gertu kokatuko da, alegia, pandemia aurreko egoeratik oso hurbil. Lan merkatua, esan duenez, "indarguneetako bat" da, afiliatuen kopurua handienetakoa baita. Langabezia tasa, EAEn, % 8,3koa da: "Autonomia erkidego guztiak hartuta, txikienetakoa".
Prezioek, Madariagak aurkezpenean azaldu duenez, % 8,5 egingo dute gora eurogunean 2022an, eta 2023an, urteko batezbesteko gisa, % 6,3 haziko dira, Ameriketako Estatu Batuetako datua gaindituta (azken hori % 4,1 izango da). Horrek eragin lezake interes tasak berriro igotzea, adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.