Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak
Europako ekonomia tenkatzen duten "egonezinak" gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresetan "dinamismoa" ikusten duela nabarmendu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak.
"Ekonomia egonezin batean dago, baina gure enpresak ohituta daudela dirudi. Kontrataziorako eta inbertsioak egiteko gogoa dago, lehiakortasunari eusteko", adierazi du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Dena dela, aitortu du "urte zaila" izan daitekeela aurtengoa.
Zabalago mintzatu da energia berriztagarriez eta izapidetzen ari diren Trantsizio Energetikorako Legeaz. Jaurlaritzak 78 puntutan egin du parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoak jartzeko eskaerak, eta sailburuak espero du proiektu guztiak gauzatzea, "baimen guztiak ondo beteta eta berme guztiekin". "Horrek esan nahiko du energia sortzeko ahalmena asko igoko dela, eta gure enpresek bertako energia, berriztagarria, eskura izango dutela", argudiatu du. Tapiaren iritzian, "menpekotasuna jaitsi nahi badugu, jarri behar ditugu bai ala bai".
Proiektu horiek jarraitu beharreko ereduari dagokionez, Araban martxan jarri den instalazio fotovoltaikoa jarri du adibidetzat —Ekiola proiektua, Energiaren Euskal Erakundearen, Mondragon Korporazioaren eta Iberdolaren artean sustatutakoa—. "Euskadi oso txikia da eta beharrezkoa da eremu publikoa eta pribatua elkarrekin aritzea", azaldu du, eta kasu horretan 30 bat enpresa onuradun daudela zehaztu du.
Horren kontura, EH Bilduren jarrera salatu du. "Iberdrola tartean dagoelako kritikatzen dute, baina gero beste enpresa pribatu baten esku hartzea ondo ikusten dute norvegiarra delako", erantsi du ironiaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.