Lan Ikuskaritzak 8.760 kontratu bihurtu zituen mugagabe iaz, EAEn
Lan Ikuskaritzak iaz Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuetan egindako aldaketen emaitzak aurkeztu dituzte astelehen honetan. Guztira, 8.760 kontratu bihurtu zituzten mugagabe 2022an, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Perez Barredok eta Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Iciar Gonzalezek argitu dutenez. Halaber, 2023ko kanpainak aurkeztu dituzte. Horiekin segurtasun eta osasun ekintzak indartu nahi dituzte, ikuskari eta ikuskariordeen plantillak handitzeak horretarako aukera emango baitie.
Iaz, 25.948 kontratu berrikusi zituen Lan Ikuskaritzak: 14.559 aldi baterako kontratuetan dauden iruzurrak atzemateko, eta 11.389, "talka plana"ren esparruan. Orotara, 8.760 kontratu bihurtu zituzten mugagabe edo lanaldi osoko kontratu.
Perez Barredoren hitzetan, Laneko Ikuskaritzaren eginkizuna "ez da zigortzea, langileen eskubideak bermatzea baizik".
2018an egin zuten aldi baterako kontratuetan dauden iruzurren aurkako aurreneko kanpaina, baina 2022ra arte ez dituzte kontratazio partzialak ikuskatu.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Lan harremanak ikuskatzea eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzea ere badira Ikuskaritzaren zereginetako batzuk. Hartara, aurten ere, 50 pertsonatik gorako enpresek berdintasunaren alde egiten duten ala ez aztertuko dute. Soldata arrakala eta sexuaren araberako diskriminazioa ere izango dituzte aztergai.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako