Ezohiko zerga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuek eta enpresa elektrikoek azken eguna dute gaur Espainiako Gobernuaren zergaren lehen zatia ordaintzeko

Hala ere, bankuek zein enpresek ordainduko duten zenbatekoa itzultzea bilatuko dute. Horretarako, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarriko dituzte.
Ana Patricia Botín, presidenta del Banco Santander. Foto: EFE
Ana Patricia Botín, presidenta del Banco Santander. Foto: EFE

Gaur, otsailak 20, amaitzen da Espainiako Gobernuak bankuei eta konpainia elektrikoei ezohiko zerga ordaintzeko hasieran emandako epea. Enpresa gehienek epea agortzea erabaki dute, eta gaur bertan likidatuko dute zergaren % 50, nahiz eta neurriarekin ados ez egon. Gainerako % 50a irailean ordaindu beharko dute.

Hala ere, bankuek zein enpresek ordainduko duten zenbatekoa itzultzea bilatuko dute. Horrela, hamaika bankuk eta bi banku-elkarte nagusiek, AEBk eta CECAk, administrazioarekiko auzi-errekurtso bana jarri dute Auzitegi Nazionalean, zergaren aurka egiteko.

Irudia: EITB Irudia: EITB

Bankuek dagoeneko idatzita daukate zerga berriaren aurkako helegite bat, eta ordaindu eta ordu batzuetara soilik aurkeztuko dute epaitegietan, konstituziokontrakotasuna, zergapetze bikoitza eta dagokien araudiarekiko bateraezintasuna argudiatuz.

Zerga arautzen duen legeak aurreikusten du 2019an interes-marjinaren eta komisio garbien artean 800 milioi baino gehiago lortzen dituzten entitateek % 4,8 ordaindu beharko dutela bi kontzeptuen artean 2022an eta 2023an.

Baldintza hori betetzen duten bankuak hauek dira: BBVA, Santander, CaixaBank, Bankinter, Sabadell, Unicaja, Abanca, Kutxabank, Ibercaja, Cajamar eta BNP Paribas. Kanpoan geratzen dira kutxa txikiak eta atzerriko banku batzuk.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X