ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 8,6 hipoteka gehiago sinatu dira EAEn 2022an, eta % 4,6 gutxiago, Nafarroan

Guztira, 27.858 hipoteka sinatu dira Hego Euskal Herrian: 22 905 EAEn eta 4.953 Nafarroan, hurrenez hurren.
Etxebizitza eraikinak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Etxebizitza eraikinak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Iaz, urtarriletik abendura, 22.905 hipoteka sinatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 4.953 Nafarroan. EAEn, aurreko urtean baino % 8,6 hipoteka gehiago sinatu dituzte bankuek eta bezeroek; Nafarroan, ostera, % 4,6 gutxiago izan dira.

Espainiako Estatuari dagokionez, igoera % 10,9koa izan da (463.614 hipoteka), Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Mailegatutako kapitala ere zenbatu da. EAEn, 3671,8 milioi euro mailegatu dira, 2021ean baino % 10,6 gehiago, eta Nafarroan, ostera, 650 milioi euro.

Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez, abenduan etxebizitzen gaineko 1.307 hipoteka erregistratu ziren EAEn, azaroan baino % 30,3 gutxiago eta 2021eko abenduan baino % 21,9 gutxiago; Nafarroan, berriz, 360 hipoteka sinatu ziren abenduan, azaroan baino % 3,5 gutxiago eta 2021eko abenduan baino % 5,6 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X