Meta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak beste 10.000 langile kaleratuko dituela iragarri du

Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
Mark Zuckerberg Metako exekutibo gorena. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg Metako exekutibo gorena. Argazkia: EFE

Meta konpainia teknologikoak, Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak, gaur iragarri duenez, beste 10.000 lanpostu murriztuko ditu datozen hilabeteetan, eta 5.000 lanpostu betetzeko planak bertan behera utziko ditu.

Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak, kostuak murrizteko helburuarekin.

"Hau gogorra izango da eta ez dago saihesteko modurik", adierazi du gaur Mark Zuckerberg enpresako exekutibo gorenak, erabakia iragarri duenean.

Zuckerbergek ohar batean azaldu duenez, datozen bi hilabeteetan Metaren negozioen arduradunek berregituraketa egitasmoak iragarriko dituzte, lehentasun txikiko proiektuak bertan behera uzteko eta kontratazioak murrizteko.

Gainera, enpresak giza baliabideen lantaldea murriztea erabaki du, eta asteazkenean hasiko da beharginei informazioa ematen.

Arlo teknologikoko berregituraketak eta kaleratzeak apirilaren amaieran jakinaraziko dira, eta enpresa esparruan maiatzaren amaieran, baina baliteke irteerak urte amaierara arte luzatzea, Zuckerbergek azpimarratu duenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X