Podemosek proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea
Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarrak proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea, "hileko kuotek goia jo ez dezaten". Horrelako neurririk hartu ezean, "kuota asko ordaindu gabe geldituko dira", ohartarazi du.
"Lehenbailehen hartu behar dira neurriak", esan du sare sozialen bidez Belarrak. Gaur bertan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Bertan, alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.
Belarraren hitzetan, ezin da onartu "milioika etxetan ekonomia mehatxupean egotea". Horregatik, urratsak emateko eskatuko dio PSOEri, denbora gehiago ez galtzeko, eta aipatu neurria hartzeko, familiak babeste aldera.
Hala, proposamen horrek ekarriko luke banketxe berean egiten diren hipoteka aldaketak doakoak izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkin bidaiak saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardueren dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digitalen erosketa itxi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo gisa eta Manuel Baraza kontseilari delegatu bezala sartuko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zaharra erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handienaren ondoren
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.
Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak.
CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako
Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da.
Ekipaje zerbitzuko langileen greba 90 minuturainoko atzerapenak eragiten ari da Bilboko aireportuan astelehen honetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzu batzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du
Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna.
Jaurlaritzaren arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da 2026an, aurreikusi bezala
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esab duenez, "egoera kezkatzeko modukoa da, baina ez gaitezen alarmismoan erori; konfia dezagun".