LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk aurreakordioa lortu du Gipuzkoako ostalaritzaren sektorean

Dena ondo bidean, ostiral honetan sinatuko da 2026ra arte indarrean egongo den hitzarmen kolektibo berria. Besteak beste, KPIaren araberako soldata-igoerak eta lanaldi luzeak geldiarazten duten neurriak jasotzen ditu.
Donostiako terraza bat. EFEren artxiboko irudia
Donostiako terraza bat. EFEren artxiboko irudia

ELA sindikatuak hitzarmena eguneratzeko aurreakordioa lortu du Gipuzkoako ostalaritzaren sektorean, eta soldatak KPIaren igoerara egokitzea eta lanaldi luzeak geldiaraztea arautu dute, sindikatuak ohar batean aurreratu duenez. Hitzarmen berria 2026ra arte egongo da indarrean, eta, dena ondo bidean, "ostiral honetan" sinatuko dela nabarmendu du ELAk.

Aurreakordio horren arabera, lanaldiak fitxaketa-sistema baten bidez erregistratu beharko dira aurrerantzean, eta sistema hori nahitaezkoa izango da bost pertsona edo gehiagoko enpresentzat.

Soldata igoera garrantzitsuez gain, sektorean 80 orduko lanaldi murrizketa adostu da. Sektore horretan, emakumeak dira nagusi, eta gehienek lanaldi partzialak dituzte.

Sindikatuak historikotzat jo du akordioa, "Gipuzkoako sektorean lan egiten duten 17.000 pertsonentzat oso neurri garrantzitsuak biltzen dituelako eta lanaldien luzapenari dagokionez gertatu diren gehiegikeriei mugak jarriko dizkielako".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X