EAEko ekonomia % 0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta
Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, EAEko ekonomiaren "dezelerazio txikia" gertatu da, nahiz eta bilakaerak "positiboa" izaten jarraitzen duen.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, eta dagoeneko 11 hiruhileko daramatza positiboan.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berriz, Barne Produktu Gordina % 2,2 igo da.
Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 0,3 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iazko hiruhileko beraren aldean, ostera, % 1,5 hazi da.
Datorren ekainaren 2an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2023ko lehen hiruhilekoko kontuetan, aurrerapen hori egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazioa sartu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako