Alerta meteorologikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak aire zabaleko lana debekatuko du beroagatik alerta gorria edo laranja dagoenean

Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak adierazi du lege aldaketak egingo dituztela lan arriskuen prebentzioari buruzko araudian, enpresetan nahitaez bete beharreko neurri espezifikoekin.
Behargin bat ura edaten, beroari aurre egiteko. Artxiboko argazkia: EFE
Behargin bat ura edaten, beroari aurre egiteko. Artxiboko argazkia: EFE

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak lan arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren aldaketa bat aurreratu du. Horrek, besteak beste, debekatu egingo du aire zabaleko lanaldietan lan egitea "beroagatik alerta laranja edo alerta gorria dagoenean", Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak hala esan badu.

Hala aurreratu du asteazken honetan bigarren presidenteordeak, Madrilgo Alcorcon herrira egindako bisitan. Bertan azaldu duenez, lan legediaren aldaketa hori eta beste batzuk Ministroen Kontseilura eramango dituzte, tenperatura altuen ondorioei aurre egiteko asmoz.

"Lege aldaketa batzuk egingo ditugu, lan legerian enpresek nahitaez bete beharreko berariazko neurriak sartzeko, eta baldintza meteorologikoak lanpostuetara egokituko ditugu", berretsi du Diazek hedabideei egindako adierazpenetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X