Tomas Arrieta: "Bi langiletik batek lan baldintzak eguneratuta ditu EAEn"
Lan Harremanen Kontseiluko presidente Tomas Arrieta elkarrizketatu dute gaur, ostegunarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, urteko lehen lauhilekoan soldatek Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten bilakaera aztertzeko. "Datu onak ditut. Negoziazio kolektiboa bizi dugun egoerari erantzuteko gai izan da, eta indartsu dagoela erakutsi du", nabarmendu du. Apirilera arteko datuak kontuan izanda, batez beste, soldaten igoera % 5,5ekoa izan dela aurreratu ostean, gogorarazi du aurreko hilabetean akordio garrantzitsuak izan zirela, eta horiek ere "igoera inportanteak" ekarriko dituztela.
"EAEn negoziatzen diren hitzarmen kolektiboak soilik aintzat hartuta, % 0,7 handiagoa da igoera. Hala eta guztiz ere, datu esanguratsu bakarra ez da soldaten igoera, horrek zenbat pertsonari eragiten dien eta zenbat hitzarmen berritu diren baizik. Horrenbestez, azkenaldian hitzarmen asko berritu direnez, datua hobea da oraindik", azaldu du.
Elkarrizketan, Arrietak azpimarratu du gaur egun langileen % 40k dituztela lan baldintzak eguneratuta, "eta apirileko itunak gehituta, % 50era iristen da kopurua". "Azken hamarkadako datu onena dela esango nuke. Dena den, ez dugu autokonplazentziazko egoera horretara mugatu behar", adierazi du.
Bestalde, ez du "enkistatutako" hitzarmenen inguruan hitz egin nahi izan, negoziazio kolektiboa "bizirik" dagoela iritzita. "Oraindik badira lortu beharreko hainbat kontu, adibidez, hitzarmenik ez duten beharginekin. Lan handia dugu", erantsi du.
Adegiko presidenteak atzo "akordioaren kulturaz" egindako adierazpenen harira, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak esan du negoziazio kolektiboak akordioekin soilik funtzionatzen duela, "ez dago besterik".
Azkenik, itunen alde eta greben "aurka" azaldu da, uste badu ere protestak ez direla deabrutu behar". "Grebak presioa egiteko modu bat dira, alegia, negoziazio sarearen parte dira", bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.