BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok tarifen % 100 kobratuko du uztailaren 1etik 13ra bitartean

Bilbobusek eta Bizkaibusek tarifetan % 50eko deskontuak eskaintzen jarraituko dute. Metro Bilbaok % 50eko murrizketa aplikatuko du berriro, bere Kontseiluan murrizketa berri bat onartu ondoren, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitartu ostean.
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Argazkia: EFE.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) iragarri du uztailaren 1etik aurrera Metro Bilbaoko tarifak % 100ean ordainduko direla, harik eta beste % 50eko murrizketa onartu arte, aurreikusita dagoen arabera, uztailaren 12an egitekoa den Kontseilu Nagusian.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, neurri horrek Metro Bilbaori bakarrik eragingo dio, eta bakarrik tokian bertan egiten diren balidazioen kasuetan, hau da, abonuetan ez du eraginik izango, baldin eta ez badira aipatutako data tartean abonuak erosten.

CTBk ohar baten bidez adierazi duenez, Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egitea aurreikusita dago, eta, beraz, "alegaziorik ez badago", tarifen % 50eko murrizketa berriro aplikatuko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean onespena argitaratu ondoren, uztailaren 13an, ziurrenik.

Kontseilua ezin da lehenago bildu, tasak direnez, onartzen diren unetik aurrera 30 lanegun igaro behar baitira, eta maiatzaren 30ean onartu zituzten.

Deskontua soilik geratuko da bertan behera Metro Bilbaoren kasuan, Bilbobusek eta Bizkaibusek oraindik ez dute jakinarazi zelan jokatuko duten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X