Metro Bilbaok tarifen % 100 kobratuko du uztailaren 1etik 13ra bitartean
Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) iragarri du uztailaren 1etik aurrera Metro Bilbaoko tarifak % 100ean ordainduko direla, harik eta beste % 50eko murrizketa onartu arte, aurreikusita dagoen arabera, uztailaren 12an egitekoa den Kontseilu Nagusian.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, neurri horrek Metro Bilbaori bakarrik eragingo dio, eta bakarrik tokian bertan egiten diren balidazioen kasuetan, hau da, abonuetan ez du eraginik izango, baldin eta ez badira aipatutako data tartean abonuak erosten.
CTBk ohar baten bidez adierazi duenez, Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egitea aurreikusita dago, eta, beraz, "alegaziorik ez badago", tarifen % 50eko murrizketa berriro aplikatuko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean onespena argitaratu ondoren, uztailaren 13an, ziurrenik.
Kontseilua ezin da lehenago bildu, tasak direnez, onartzen diren unetik aurrera 30 lanegun igaro behar baitira, eta maiatzaren 30ean onartu zituzten.
Deskontua soilik geratuko da bertan behera Metro Bilbaoren kasuan, Bilbobusek eta Bizkaibusek oraindik ez dute jakinarazi zelan jokatuko duten.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako