Zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

349 norbanakok 607,5 milioi euro zor dizkiote Bizkaiko Ogasunari

Foru erakundeak 2022ko abenduaren 31ko zordun handien zerrenda argitaratu du, bere Iruzurraren aurkako Planaren testuinguruan.
Zordun handien zerrenda hiru hilabetez egongo da ikusgai. Argazkia: Freepik
Zordun handien zerrenda hiru hilabetez egongo da ikusgai. Argazkia: Freepik

Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko abenduaren 31ko zordun handien zerrenda argitaratu du. Zerrenda horretan 349 zergapeko agertzen dira, eta Foru Ogasunari 607,5 milioi euro zor dizkiote guztira.

Bizkaiko Foru Ogasunaren Iruzurraren aurkako Planean jasotako jarduketa da zerrenda hori argitaratzea, iruzur fiskala prebenitzeko eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa indartzeko.

Zerrenda hiru hilabetez bakarrik egongo da ikusgai. Horregatik, bitarteko elektronikoen bidez argitaratzen da, eta, beraz, ezinezkoa da haren edukia Interneteko bilaketa tresnen bidez indexatzea. Hemen kontsultatu daiteke zerrenda.

Uztailaren 15eko 8/2022 Foru Arauaren bidez Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean sartutako arau-aldaketen ondorioz, zerrenda honek bi berrikuntza garrantzitsu ekarri ditu aurreko urteetakoekin alderatuta: 600.000 eurotik gorako zorrak dituzten zergapekoak barne hartzen ditu (aurreko muga milioi bat eurokoa zen), eta Bizkaiko Foru Ogasunaren aurrean zorren erantzule solidario diren pertsonak jasotzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X