IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Akordioa Osakidetzako garbiketan, deskontua Bilboko metroan eta hondartzen egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Langileak protestan.
Langileak protestan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Akordioa Osakidetzako garbiketan: Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren enpresa emakidunek eta sindikatuek lan hitzarmena berritzeko akordioa sinatuko dute gaur. Larunbatean itxi zuten ituna bi aldeek, bost urteko negoziazioen eta lau hilabeteko lanuzteen ostean. 

- Deskontua Bilboko metroan: Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) kontseilu nagusia bilduko du gaur, eta atzera onartuko du tarifen % 50eko deskontua. Uztailaren 1etik bihar arte % 100ean ordaindu behar dira txartelak

- Hondartzen egoera: Karabela portugesak agertu direla eta, hondartzen egoera bereziki zaintzen ari dira egunotan. Gaur ere halaxe jarraituko dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X