BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok berreskuratu ditu % 50 merkatutako tarifak

Uztailaren 1etik, metroko erabiltzaileek prezioaren % 100a ordaindu behar izan dute aldi baterako txarteletan, Barik txartelaren bidez egindako bidaietan eta hileko lehen 12 egunotan erositako abonuetan.
Metro Bilbaoren geltoki bat
Metro Bilbaoren geltoki bat. Irudia: EITB

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak atzo, ostegunarekin, argitaratu du CTB Bizkaiko Garraio Partzuergoak asteazkenean onartu zuen prezio jaitsiera, eta gaur, ostiralarekin, sartu da indarrean, beraz, Metro Bilbaoko tarifen % 50eko beherapena.

Uztailaren 1etik, metroko erabiltzaileek prezioaren % 100a ordaindu behar izan dute aldi baterako txarteletan, Barik txartelaren bidez egindako bidaietan eta hileko lehen 12 egunotan erositako abonuetan.

CTBren organo gorenak maiatz amaieran ebatzi zuen 2024ra arte tarifei erdi-prezioan eustea —deskontua iazko ekainetik dago indarrean, Ukrainako gerraren ondorioak gutxitzeko—, baina halakoetan jarraitu beharreko prozesu burokratikoa tarteko (30 egunez jendaurrean egon behar du), Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren parte-hartzea duen erakundeak, ez beherapena onartzerik izan. 

Neurri honek kritikak ekarri ditu, besteak beste EH Bildurena, zeinak CTBren Kontseilu Nagusiari leporatu baitzion datek bat ez etortzea eragin zuen "planifikazio akats larria egin izana"

Bilboko metroan bakarrik izan dira deskontu gabeko tarifak, Euskotrenek, Renfek, Bilbobusek eta Bizkaibusek ez baitute gorabeherarik izan, eta erdi-prezioan egon dira bidaia guztiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X