2024rako aurreikuspenak gorantz berrikusiko ditu Jaurlaritzak irailean
Udaren bueltan "agertoki positiboagoa" egiteko zumeak daudela uste du Eusko Jaurlaritzak, euskal ekonomiak datozen urteetan aurre egin behar dien erronka garrantzitsuei erantzungo dien aurrekontu proiektu bat osatu ahal izateko. Euskal ekonomia indartsu dagoela berretsi du, eta datorren urteari begira, seguruenera aurreikuspenak gorantz berrikusi beharko dituztela esan du sailburuak.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2022ko Euskal Ekonomiaren Urteko Txostena aurkeztu du ostegun honetan eta nabarmendu du euskal ekonomiaren hazkundearen "goranzko berrikuspenak" Euskadiko erronka ekonomikoei aurre egiteko gai diren aurrekontuak ahalbidetuko dituela.
Euskal erakundeek inbertsio publikoaren alde egindako apustua nabarmendu du sailburuak, euskal ekonomiaren oinarriak finkatzeko tresna gisa, eta berriro esan du premiazkoa dela eskualdeetako erakundeak protagonista izatea. Testuinguru horretan "Europako funtsak behingoz" iristeko deia egin du.
2022ko datuei dagokienez, Ukrainako gerra eta inflazioa dela eta, munduko ekonomiarako urte zaila izan arren iazkoa, euskal ekonomiak herrialde garatuen antzeko bilakaera izan duela nabarmendu du Iñaki Barredo Ekonomiako sailburuordeak, "baina dinamismo handiagoarekin". Zehatzago esanda, urteko batez besteko hazkundea % 4,4koa izan zela nabarmendu du, munduko ekonomia baino puntu bat handiagoa eta ELGAko batez bestekoa baino 1,7 puntu handiagoa.
"Hazkunde horri esker, euskal ekonomiak pandemia hasi aurreko BPG errealaren maila berreskuratu du ia", adierazi du Barredok.
2022an ere enpleguaren bilakaera positiboa izan zen, urteko batez besteko hazkundea % 3,1ekoa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.