INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean

Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.
Urte arteko KPIaren bilakaera (2022ko uztailetik 2023ko uztailera)
Urte arteko KPIaren bilakaera (2022ko uztailetik 2023ko uztailera). Grafikoa: EITB Media

Uztailean, inflazioak gora egin du eta urte arteko tasa % 2,6an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,4an Nafarroan, aurreko hilabetean baino hiru eta lau hamarren gorago, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Ekainetik uztailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da EAEn, eta sei hamarren Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,9 garestitu dira EAEn, eta % 2,5 Nafarroan.

Espainiako Estatuan ere, KPIak gora egin du. Uztailean, urte arteko tasa % 2,3koa izan zen, eta, beraz, lau hamarren hazi da ekainetik.

OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean

Maiatzean eta ekainean, urte arteko inflazioaren igoera apaldu egin zen, eta joera hori eten egin da uztailean. Hala ere, iazko udako datuetatik oso urrun gelditu da.

Batez ere, erregaiak eta elikagaiak garestitzeak eragin dute inflazioaren gorakada. Elikagaiak eta edariak batez beste % 10,8 garestitu dira urtebetean, eta bost hamarren ekainetik uztailera.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren hazi da uztailean, % 6,2raino. Hortaz, KPI orokorra baino ia lau puntu handiagoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X