ERREGAIEN PREZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina-litroa 10 zentimo merkatu da, azken hiru hilabeteetan lehen aldiz

Dieselak gora egiten jarraitzen du. 55 litroko depositua gasolinaz betetzeko, 96,3 euro ordaindu behar dira, eta 92,8 euro, berriz, gasolioarekin betez gero.
Varios surtidores de gasolina en una gasolinera
En el último mes, la gasolina se ha encarecido un 1,16 %. Foto: Pexels.

Gasolina-litroa, batez beste, 10 zentimo (% 0,51) merkatu da astebetean, 1,751 euroraino, azken hiru hilabeteetan lehen aldiz, Europar Batasuneko asteroko Petrolio Buletinaren arabera.

Bestalde, gasolio-litroa 1,687 euroan saldu da irailaren 25etik urriaren 2ra bitartean Espainiako 11.400 gasolina-zerbitzugune baino gehiagotan, hau da, aurreko astean baino % 0,06 garestiago, prezioak hiru hilabetez jarraian gora egin ostean.

Azken hilabetean, gasolina % 1,16 garestitu da, eta gasolioa, % 4. Horrela, gasolinak iazko uztailetik ez zuen prezioa izan du, eta iazko negutik ez zuen prezioa izan du gasolioak.

Horrela, gaur 55 litroko depositua gasolinaz betetzeko, 96,3 euro ordaindu behar dira, eta 92,8 euro, berriz, gasolioarekin betetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X