IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bonbardaketa ospitale batean, Illarramendiren bahiketa eta euskararen aurkako epaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gazako ospitale bat bonbardatu dute
Gazako ospitale bat bonbardatu dute

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Bonbardaketa Gazako ospitale batean: Gazako ospitale nagusia bonbardatu dute, eta, ondorioz, ehunka pertsona hil dira. Hain zuzen ere, Gazako Osasun Ministerioaren esanetan, hildakoak 500 baino gehiago dira. Hala, urriaren 7an Hamasen eta Israelen arteko gerra lehertu zenetik izandako eraso odoltsuena izan da gaurkoa. 3.000 pertsonatik gora hil dituzte orain arte Gazan, eta 1.400 Israelen.

-Ivan Illarramendiren bahiketa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak baieztatu du Ivan Illarramendi bilbotarra bahituta duela Hamasek, eta hura aske uztea eskatu du.

-Euskararen aurkako epaia: Erakunde publikoetan euskararen erabilera arautzeko prozesuak "zigorra" jaso du atzera. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu. Hain zuzen ere, dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala eta 12. artikulua baliogabetu ditu. Gainera, 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere baztertu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X