ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketak % 25 jaitsi dira EAEn eta % 17,6 Nafarroan, irailean

Euskadi da etxebizitzen salerosketa gehien jaitsi den autonomia erkidegoa eta Nafarroa, berriz, bosgarrena. Bestalde, Nafarroan eman dituzte hipoteka berri gutxien.
Etxebizitza berriak Gasteizen
Etxebizitza berriak Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Etxebizitzen salerosketak behera egin zuen EAEn irailean, eta % 25 jaitsi zen transakzio kopurua. Halaber, etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopurua % 26,2 jaitsi zen eta prezioa, % 2,3, notarioek gaur emandako datuen arabera. Nafarroari dagokionez, etxebizitzen salerosketak % 17,6ko beherakada izan zuen irailean eta % 39,1 hipoteka gutxiago eman ziren.

Estatu espainiarra aintzat hartuta, etxebizitzen salerosketak % 15eko beherakada izan zuen irailean, eta etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopuruak % 21,8 egin zuen behera. Dena den, bi kasuetan jaitsiera arindu egin da abuztuarekin alderatuta, orduan % 17 eta % 27 jaitsi baitziren, hurrenez hurren.

Espainiako Estatuan 15 autonomia erkidegotan jaitsi da etxebizitzen salerosketa, EAEn gehien (%25). Atzetik ageri dira Katalunia (% 21,9), Balear uharteak (% 19,3), Kanariak (% 19), Madrilgo Erkidegoa (% 17,9) eta Nafarroa (% 17,6).

Etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopuruak % 22,6 egin du behera irailean Espainiako Estatuan, aurreko urteko hil bereko datuekin alderatuta (20.120 operazio guztira). 

Bestalde, Nafarroan eman dituzte hipoteka berri gutxien (% 39,1). Atzetik ageri dira Asturias (% 36), Errioxa (% 34,5), Katalunia (% 33,4), Balearrak (% 28,4), EAE (% 26,2) eta Andaluzia (% 23).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X