ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa % 25,6 jaitsi da Euskadin urtebetean

1.500 eragiketa baino gutxiago egin ziren irailean. Higiezinen saleroketaren sektoreak zortzi hilabete daramatza beheraka, tasen gorakadak eta maileguen garestitzeak markatutako testuinguruan.
Etxebizitza-eskaintzak higiezinen agentzia batean
Etxebizitza-eskaintzak higiezinen agentzia batean. Argazkia: EITB Media.

Etxebizitzen salerosketa kopurua % 25,6 jaitsi zen irailean, aurreko urteko hil beraren aldean; 1.476 eragiketa izan ziren soilik, eta, beraz, zortzigarren hilabetea du sektoreak negatiboan, interes-tasa altuek eta finantzaketa garestitu izanak markatzen duten testuinguruan.

Euskadiko etxebizitzen salmentaren urte arteko jaitsiera otsailean hasi zen (-% 1,5), eta martxoan (-% 9,1) eta apirilean (-% 23,4) areagotu egin zen. Jaitsiera zertxobait leundu zen maiatzean (-% 18,5), are gehiago ekainean (-% 13,5) eta uztailean (-%2,5), baina abuztuan % 15,6ra igo zen.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako estatistikaren arabera, Euskadiko iraileko jaitsiera Espainiako batez bestekoa (-% 23,7) baino handiagoa izan zen, eta Euskadik, abuztuan bezala, etxebizitzen salmentan beherakadarik handienak izan zituzten zazpi erkidegoen artean jarraitzen du.

Jabetza-erregistroetan mota guztietako 5.745 finka eskualdatu ziren, 2022ko hilabete berean baino % 11,5 gutxiago; horietatik 643 landa-finkak ziren, 2.689 etxebizitzak, 92 orubeak eta 2.321 bestelako hiri-finkak, hala nola garajeak, bulegoak eta trastelekuak.

Eskualdatutako etxebizitzetatik, 1.436 salerosketa-erregimenean izan ziren, 759 herentziengatik, 44 dohaintzengatik, 2 trukeengatik eta 408 beste mota batekoak.

Saldutako etxebizitzei dagokienez, gehienak erabiliak (1.258) eta libreak (1.362) ziren, eta 114 babestuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X