Gasteizko Michelingo gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak lantaldea murrizteko akordioa lortu dute
Gasteizko Michelineko enpresa batzordeak multinazionalaren proposamena onartu du gaurko bileran, eta, ondorioz, zuzendaritzaren arabera "soberan" dauden 150 langileri "neurri ez traumatikoak" aplikatuko zaizkie. Zehazki, borondatezko irteerak, errelebo kontratuak edo langileak Gasteizko beste sekzio batzuetara edo Espainiako beste lantegi batzuetara mugitzea proposatu du multinazionalak.
Enpresa batzordearen baitan, zatiketa agerikoa izan da. CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek alde bozkatu dute, ELA, LAB, ESK eta CGTk, kontra, eta CCM, ostera, abstenitu egin da.
Michelineko zuzendaritzak borondatezko irteerak, errelebo kontratuak edo langileak beste lantegi batzuetara mugitzea proposatu du, inor kaleratu gabe plantillan 150 langile gutxiago izateko. Alde batetik, langileak beste zeregin batzuetan jarri edota beste lantegi batzuetara mugituko dituzte. Bestetik, borondatezko irteerak aurreikusi dituzte, lan egindako urte bakoitzeko 33 egun ordainduta (18 soldata edo 78.000 euro gehienez). Azkenik, errelebo kontratua 1962an jaiotakoei ere eskainiko zaie, eta lanaldiaren % 20 egingo dute erretiroa hartu arte.
Halaber, langileek urtarrilaren 15era arte egin beharko dute eskaera.
Orain, zuzendaritzak 650 langileri jakinaraziko die beren lan baldintzak aldatuko zaizkiela; bost taldetan lan egitetik (hiru lanean eta bi atsedenean) lau edo hirurekin lan egitera igaroko baitira.
Bestalde, enpresak hitzeman du sei hilabeteko epean ez duela ekoizpenaren jaitsieragatik kaleratzerik egingo.
UGTren arabera, "konfrontazioaren eta mehatxuaren aurrean, elkarrizketa eta negoziazioa da konponbidea". Halaber, azpimarratu du ez dela "irteera traumatikorik izango".
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren esanetan, albiste "ona" eta "garrantzitsua" da Gasteizko Michelineko zuzendaritzak eta langileen batzordeak lortutako akordioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak
Zentrala hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, eta ErNE hirugarren postura jaitsi da.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.