AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK 2024
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko ekonomia % 2 inguru haziko dela aurreikusi du Bilboko Merkataritza Ganberak

% 1,4 eta % 1,5 arteko hazkundearekin amaituko da aurtengo urtea, eta 2024rako hazkunde "oso neurritsua" espero da.
Langileak kalean lanean
Langileak kalean lanean. Artxiboko argazkia: EFE

Bilboko Merkataritza Ganberak gaur zabaldutako aurreikuspenen arabera, Bizkaiko ekonomia % 1,4 eta % 1,5 artean haziko da aurten, eta datorren urterako hazkunde "oso neurritsua" iragarri du, % 1,9 eta % 2 artean.

Jose Ignacio Zudaire eta Mikel Arieta-araunabeña Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak eta idazkari nagusiak Bizkaiko ekonomiaren inguruko analisia aurkeztu dute, gaur goizean, Bilbon, egin duten prentsaurrekoan.

Aurkezpenean Zudairek azpimarratu duenez, aurtengo urtea definitzen duen hitza "dezelerazioa" da eta datorren urterako hazkunde "oso neurritsua" iragarri du, "agertoki zail batean".

Bizkaiko enpresa gehienek (% 79) uste dute datorren urtean egoera "egonkorra" edo "positiboagoa" izango dela, eta "nahikoa baikor" mintzatu dira "hazkunde txikiak" aurreikusten baitituzte. Eraikuntza eta merkataritza sektoreak ditu aurreikuspen ezkorrenak, eta industriak, berriz, onenak. Enpleguari dagokionez, lau enpresatik hiruk langileak mantentzea espero dute eta, aitzitik, % 8k langileak murriztea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok

Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X