IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, gau siberiarra eta egoera gordinduta Gazan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Giltza batzuk
Giltza batzuk

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Emantzipaziorako laguntzak: Emantzipa programak hilean 300 euroko laguntza zuzena emango die bi urtez, emantzipazio-prozesua hasi duten edo hasi behar duten 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, baldin eta 3.000 eta 28.000 euro arteko errenta badute. Programa horren helburua da emantzipatzeko batez besteko adina 28 urtetik behera jaistea eta emantzipazio-tasa % 50eraino igotzea 2030erako.

-Gau siberiarra: Euskal Herriko barnealdea izoztuta esnatu da. Toki askotan zeroz azpiko tenperaturak neurtu dituzte goizaldean. 06:00etan, Pagoetan, adibidez, -4,6 graduraino jaitsi dira termometroak, Trebiñun -4,5eraino eta Balmasedan -2,6raino.

-Egoera gordinduta Gazan: Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek "lazgarritzat" jo ditu Gazako Zerrendako osasun langileen eta Israelgo Armadaren erasoen biktima direnen kontakizunak, eta salatu egoera gordindu egin dela ospitaleetan, "osasun sisteman sarraskia" gertatzen ari delako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X