LANGABEZIA DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

52.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2023an

Langabezia tasa % 6,33ra jaitsi da EAEn eta % 9,32ra Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da. Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan.
Eraikuntzako langile bat Gasteizen
Eraikuntzako langile bat Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Hego Euskal Herrian lan merkatuak 52.500 lanpostu sortu zituen 2023an: 47.700 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 4.800 Nafarroan. Gauzak horrela, urtebetean % 5,02 eta % 1,62 igo da lana dutenen kopurua.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan 22.200 lanpostu sortu ziren (% 2,28) EAEn eta Nafarroan, aldiz, 1.200 lanpostu suntsitu ziren (% -0,40), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EAEn 997.000 langile zenbatu zituzten iazko urtearen amaieran eta Nafarroan, berriz, 297.800.

Iaz, langabezia tasa % 6,33ra jaitsi zen EAEn eta % 9,32ra, Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da.

Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan, duela urtebete baino 22.600 (% 25,1) eta 2.300 (% 6,91) gutxiago, hurrenez hurren.

Bestalde, Espainiako Estatuari dagokionez, guztira 783.000 lanpostu sortu ziren 2023an (% 3,8 gehiago), eta guztira 21.246.900 langile zenbatu zituzten lanean. Halaber, urte amaieran langabezia tasa % 11,76koa zen, 2022an baino 1,1 puntu gutxiago, eta guztira 2.830.600 pertsona zeuden lanik gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X