Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreserba Federalak interes tasei eutsi die, baina aurten jaitsierak izango direla iragarri du

Tasak % 5,25-5,5ean geratuko dira, horrenbestez. Martxoan, erakundearen hurrengo bileran, beherakada egongo denik baztertu du Powellek.
Powell, prentsaurrekoan.
Powell, prentsaurrekoan. EFE

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak bere horretan (% 5,25-5,5)  utzi ditu interes tasak, baina iragarri du aurten jaitsieraren bat egiteko prest dagoela, betiere ekonomiak bilakaera egokia badu. 

Bi eguneko bileraren ondotik hartu dute erabakia AEBko finantza erakundeko batzorde federaleko kideek, aho batez. 2001etik geroztik ezarritako maila altuenean daude tasak. 

Jerome Powell Erreserba Federaleko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, martxoan dute hurrengo bilera (hilak 19 eta 20), baina ez dute espero ordurako jaitsiera bat iragartzeko "konfiantza maila egokia" egongo denik. Aurrerago, baina, tasek behera egingo dutela baieztatu du, hori bai. 

Powellen esanetan, AEBko ekonomia eta lan merkatua "sendo" daude, eta inflazioak sei hilabete daramatza "datu onekin, aurreikuspen hobeekin, gainera". 

"Egoera ona da", berretsi du. Aurrera begira, "datu on horiek jarraipena izatea behar dugu", interes tasak jaistea bada helburua. 

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X