Iberiak 'handling' enpresa bat sortzea adostu du sindikatuekin lan-gatazkari amaiera emateko
Iberiak akordioa egin du sindikatuekin IAG taldeko konpainiei eta besteei lurreko asistentzia zerbitzua emango dien 'handling' enpresa bat sortzeko, eta 4.000 langiletik gora subroga ez ditzaten.
Sindikatuen eta aire-konpainiaren arabera, akordioari esker 'handling'eko langileek eskubide eta bermeei eutsiko diete zerbitzu hori emateko lehiaketa galdu duen zortzi aireportuetan, tartean Bilbokoan.
Iberiak, gainera, borondatezko enplegu-erregulazioko espedientea jarriko du martxan 56 urtetik gorako 1.727 langilerentzat, pizgarridun bajak eta borondatezko aurre-erretiroak sustatzeko.
Azken asteetan enpresak eta sindikatuek izandako negoziazioei eta protestei amaiera emango zaie horrela. Iberiak 'handling'a eskaintzeko lehiaketa galdu zuen aireportu batzuetan, eta aireportu horietako langileak esleipena lortu duten enpresetara aldatzekoak zirelako hasi ziren sindikatuen protestak, subrogatuta langileek eskubideak eta bermeak galduko zituztelako.
Azkenean, sindikatuek onartu egin dute International Airlines Groupen (IAG) % 100eko kapitala izango duen 'handling' enpresa bat sortzea, taldeko konpainia guztiei (Iberia, British Airways, Vueling, Aer Lingus eta Level) zerbitzua emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan