OTSAILEKO KPI AURRERATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa sei hamarren jaitsi da otsailean, % 2,8raino, argindarraren merkatzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da, % 3,4raino.
KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa, hilabetez hilabete
KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa, hilabetez hilabete. EITB Media

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa sei hamarren jaitsi da otsailean, % 2,8ra arte, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuaren arabera. Urtarriletik otsailera, berriz, prezioak hiru hamarren garestitu dira.

Urte arteko inflazioak behera egin du, batez ere, argindarra merkatu eta elikagaien prezioak mantendu egin direlako. Aitzitik, erregaiak garestitu egin dira urteko bigarren hilabetean, iazko epe berarekin alderatuta.

Gauzak horrela, KPIak behera egin du urtarrilean gora egin ostean. Halaber, abuztutik izandako maila baxuenera iritsi da, orduan % 2,6koa izan baitzen urte arteko datua.

Gainera, inflazioa % 3ko langatik behera jaitsi da, bost hilabeteren ostean.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bi hamarren jaitsi da urtarrilean, % 3,4raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 2022ko martxotik izandako daturik apalena da, orduan % 3,4koa izan baitzen.

Otsaileko datu aurreratua datorren martxoaren 14an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X