Espainiako ekonomia % 0,6 hazten ari da urteko lehen hiruhilekoan, BBVA Researchen arabera
Espainiako ekonomia % 0,6 hazten ari da urteko lehen hiruhilekoan, eta, erritmoa mantenduko balitz, % 2,4ko hazkundea izango luke 2024an, Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomista buruak adierazi duenez.
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, Espainiako ekonomia % 0,6 hazi zen 2023ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago. Beraz, lehen hiruhilekoaren amaieran barne produktu gordinaren igoera % 0,6koa dela baieztatuko balitz, hazkunde erritmoari eutsiko lioke Espainiako ekonomiak.
RNE Espainiako irrati publikoari eskainitako elkarrizketan Domenech adituak nabarmendu duenez, euriborraren beherakadak eta petrolioaren eta gasaren merkatzeak mesede egingo die Espainiako eta Europako ekonomiari.
Edozein kasutan, aurrera begira "ziurgabetasun" asko daudela ohartarazi du, testuinguru geopolitikoari eta Europan eta AEBn egingo diren hauteskundeei erreferentzia eginez.
Europako Banku Zentralak osteguneko bileran interes tasak jaitsiko ote dituen galdetuta, bere horretan mantenduko dituela uste du ekonomia adituak. Are gehiago, ez du ekainera arte beherakadarik espero.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.