Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek 23 milioi euro irabazi ditu 2024ko lehen hiruhilekoan, iaz baino % 16 gehiago

Beasainen egoitza duen konpainiak azaldu duenez, kontratazio-kopurua % 42 jaitsi da 444 milioira arte, baina "aurreikuspenak positiboak dira". Hala, 2024an salmentak % 10 inguru haztea espero du enpresak.
CAFek ekoitzitako tranbia, Gasteizen. Irudia: CAF
CAFek ekoitzitako tranbia, Gasteizen. Irudia: CAF

CAF enpresak, egoitza Beasainen (Gipuzkoa) duen konpainiak, 23 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu 2024ko lehen hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 16 gehiago. Kontratazio-kopurua, aldiz, % 42 jaitsi da 444 milioira arte, baina "aurreikuspenak positiboak dira".

Konpainia gipuzkoarrak jakinarazi duenez, emaitza gordina 37 milioikoa izan da, 2023ko lehen hiruhilekoan baino % 15 gehiago.

Negozio-kopuruaren zenbateko garbia 1.008 milioi eurokoa izan zen, aurreko ekitaldiko lehen hiru hilabeteetan baino % 6 gehiago, orduan 952 milioi euro ingurukoa izan baitzen.

Lehen hiruhilekoko "kontratazioa" gorabehera, ekitaldi osorako aurreikuspenak aldekoak dira, eta, beraz, 2024rako hazkunde, errentagarritasun, kutxa eta jasangarritasun zenbatekoei eusten die konpainiak.

Era berean, ziurtatu du "negoziazio fase aurreratuetan dauden eta epe laburrean gauzatzeko probabilitate handia duten proiektuen bolumen handia" dagoela.

Eskaera-zorroa 13.636 milioi eurora iritsi zen -12.241 milioi tren-negoziotik eta 1.395 autobusetatik-, hau da, % 4ko jaitsiera 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, nahiz eta "maila altuetan" jarraitzen duen, CAFek nabarmendu duenez.

Testuinguru horretan, CAFek 2024rako aurreikuspenei eusten die, errentagarritasuna hobetzea eta salmentak % 10 inguru haztea espero baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko

Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X