URTE ARTEKO DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa % 25,9 jaitsi da Euskadin eta % 37,6 igo da Nafarroan, iazko martxoarekin alderatuta

Estatuan, oro har, beherakada % 19-3koa izan da. Soilik Nafarroak eta Kantabriak izan dituzte salerosketa-gorakadak.
Etxebizitza baten giltzak, etxe baten ondoan, eskala txikian, orri baten gainean
Martxoan mota guztietako 7.231 finka eskualdatu ziren Euskadin.

Etxebizitzen salerosketak behera egin du berriro Euskadin, 1.500 etxebizitza saldu baitira, hau da, % 25,9ko jaitsiera izan da martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko hilabete beraren aldean.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan zabaldutako datuak dira, eta bat datoz Estatuan oro har izandako beherakadarekin (% 19,3 gutxiago).

Martxoan, mota guztietako 7.231 finka eskualdatu ziren Euskadin: 2.967 etxebizitza, 2.827 hiri-finka (bulegoak, garajeak eta trastelekuak) eta 125 orube, gehi 1.312 landa-finka.

Eskualdatutako 2.967 etxebizitzetatik, 1.500 salerosketaz izan ziren, beste 890 etxebizitza herentziaz eskualdatu ziren, 55 dohaintzaz, 8 trukaketaz eta beste 514 bestelako transakzioez.

Bi erkidegok soilik saldu zituzten martxoan 2023ko hilabete berean baino etxebizitza gehiago. Nafarroan (% 37,6) eta Kantabrian (% 3,5) izan ziren gorakadak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X