Bilbao Kirolakek astelehenean irekiko ditu Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak
Bilbao Kirolakek Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak irekiko ditu abuztuaren 5etik aurrera, sare sozialen bidez jakinarazi duenez.
Udal kirol institutua ostegunean hasi zen Bizkaiko hiriburuko kiroldegietako kanpoko igerilekuak betetzen, ELAk Bilbao Kirolakeko mantentze zerbitzuan duen ordezkaritzaren eta UTE Giroa Ansareo enpresa kudeatzailearen artean akordioa lortu ondoren.
Akordioari esker, amaiera eman diote 72 eguneko protestari. Langileak greban egon diren bitartean, erabiltzaileek ezin izan dute bainurik hartu instalazio horietan, bainugelak eta komunak itxita egon dira, eta dutxetan ez da ur berorik egon.
Astelehenetik aurrera, zerbitzua ohiko ordutegian emango dute berriro: 10:00etatik 21:00etara, abuztuan, eta 10:00etatik 20:00etara, irailaren 1etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako