Siemens Gamesak bere galerak % 66,5 murriztu arren, Siemens Energyren kontuak kaltetzen jarraitzen du
Siemens Gamesak, Siemens Energy talde alemaniarraren euskal filialak, 1.262 milioi euro galdu zituen lehen 9 hilabete fiskaletan (2023ko urritik 2024ko ekainera), hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 66,5 gutxiago. Hala ere, filialak Alemaniako enpresaren kontuetan eragin negatiboa izaten jarraitzen du. Gogoratu behar da hiru lantegi dituela EAEn Gamesak (Zamudion, Asteasun eta Mungian).
Siemens energyk hirugarren hiruhilekoko emaitzak iragarri ditu asteazken honetan, eta 1.588 milioi euroko irabaziekin itxi du epe hau. Hortaz, iazko zenbaki beltzei buelta ematen ari dela enpresa dirudi, neurri handi batean Siemens Gamesako ekoizpen arazoek eraginda.
Euskal Herrian lantegiak dituen Gamesak zenbaki negatiboekin jarraitzen du, baina galerak neurri handi batean apaltzen ari dira; 463 milioi euroko galerak izan ditu, nahiz eta bost aldiz murriztu diren (% 81,9 gutxiago).
Siemens Energyk asteazken honetan jakitera eman dituen datuen arabera, enpresak 1477 milioi irabazi zituen urteko lehen 9 hilabeteetan, eta Gamesa izan zen negatiboan itxi zuen filial bakarra: apiriletik ekainera 463 milioiko galerak izan zituen, % 81,9 gutxiago.
Produktuen salneurria handitzea
Arazo horiez gain, produktuen kostuen igoerak, offshore eremua martxan jartzeko arazoek eta aerosorgailuen flota ebaluatzeko erabilitako eredu estatistikoen eguneratzeak ere kalteak eragin dizkio Siemens Gamesari.
Azken bederatzi hilabeteetan, ekainera arte, Siemens Gamesak 6.926 milioi fakturatu zituen, % 6,5 gehiago, eta 2.569 milioi azken hiruhilekoan, % 25,1 gehiago. Arazo horiek guztiak gorabehera, Siemens Energyren diru-sarrerak % 9,4 hazi ziren lehen 9 hilabeteetan (2024ko ekainera arte), eta, hala, 24 724 milioira iritsi ziren, zerbitzuei eta unitate berrien hazkundeari esker.
Eskaerei dagokienez, % 11,7 jaitsi ziren, 35,213 milioira arte, Gamesaren eta sareen teknologien banaketaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.